Garrancho Taldea
Kultura eta sentsibilitate ezberdinen arteko topaguneak, gure esentziaetatik, gure elikagaien usain eta zaporeen arteko oreka ezin hobean, hauek lehen aukera izanik. Harreman pertsonaletan bidelagun izan gaituen konplizitate eta giro gastronomiko hori aurkitzen dugun espazioak, beti ere produktu on baten inguruan.
Guri buruz
Bigarren belaunaldiko ostalariek, David eta Carlos Garrancho anaiek, arrakastaz kudeatu zituzten euren establezimenduak 2014ra arte. Gastronomia-kontzeptu berriak ezagutzeko eta garatzeko duten interesaren ondorioz, euren ibilbide profesionalak batu zituzten Grupo Garrancho sortuz.
Horrela, sukaldaritza tradizional ona eta bezeroarentzako arreta uztartzen dituen kontzeptu baten oinarriak jarri zituzten, ingurune sofistikatu eta abegikor baten barruan.
Taldeak hazten eta aurreratzen jarraitzen du berrikuntzan, gastronomian, diseinuan eta teknologian. Gaur egun gure lokalak erreferentzia dira turismo gida nagusietan. Grupo Garrancho Donostiako jatetxe talde nagusienetako bat bezala sendotzen ari da, bere arrakastarekin gastronomia nabarmena den lurralde baten prestigioa lortzen laguntzen.